XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hamabiak aldera, basakatuen eta tximu bustien gisan, bidez-bide etxera.

Gerra ondoko Santageda biharamuna Errekorte baserrian.

Kanpotik ez zen argirik somatzen ahal.

Inor esnai zitekeenik ere... Baina, bai.

Beheko suari albo emanez bi emakume zeuden sukaldean, bat artazuritzeari utzi berria, galtza pare bati adabakiak josten bestea.

Biak ere buru makur.

Armairu apaleko itzal ubelean iratzargailua betibateko joan.

Surtako txinparta dantzariak etengabeko jolasean zirt-zart.

Argi horia, nagi eta okerka, sukalde epeleko zolu ertzetan galduz.

- Oraindik ez dun horren berandu ere... -....

Eiak eta logelak amets luze gozotan.

Amona, errosarioa orain esku batean, ilatia bestean, abemari bakoitzeko zerbaiten esale.

Enkarna, uzkur eta mutu.

Halere ernegurik ez artean.

Neguko iluna zabal Bidasoaren gain, ilargi guria kurika laino geldoen atzetik; haizea fiiika basoan, argi bakanen distirak uretan malgu eta hauskor.

Dena ate kolpea noiz entzungo zai, aiduru.

Dena normal Errekorten, Santageda biharamunez.